Ostalariak: “Arrasate da terraza ordenantzarik ez duen bakarra Gipuzkoan 10.000 biztanletik gorako herrien artean”

16
3539

10 taberna itxita daude egun Udalarengandik terrazarako baimenarik jaso ez dutelako: Hoba, Lenon, Jaizale, Etxoste, Bengoa, Dublin, DAT, JJ, Branca eta Basilio. Manifestazioak udal-ordezkariei aurpegiratu die hitzemandako zenbait puntu bete ez izana.

Arrasateko Ostalariek antolatuta, eta Seber Altubeko terrazaren ekimena bukatuta, manifestazioa egin da gaur arratsaldean.

‘Bete zuen hitza eta hasi ekintza’ izan da manifestazioaren goiburua, eta ibilbidean zehar Maria Ubarretxena alkateak eta Anuska Ezkurra zinegotziak “hitza betetzea” exijitu dute.

Ibilbidean hainbat bizilagunek etxebizitzetatik txalo egin diete ostalariei, eta hauek ere txaloka erantzun diete. Ostalariek gaitzetsi dituzte udal-arduradunek bete ez dituztenak:

Laguntzei dagokienez:

“Laguntza zuzenak establezimenduen itxiera-denboragatik ostalariekin adostuta. Laguntza horiek kopuru eta formetan bete ziren, kasu batean izan ezik, establezimendua itxi egin behar baitzuen Eusko Jaurlaritzaren laguntzak garaiz ez jasotzeagatik. Horren aurrean, Udalak “laguntza ondoren ez irekitzea” aipatu zuen, ez ordaintzea justifikatzeko. Hala ere, Udalaren jokaera hori, justifikazio bakar batek ere ez du baliozkotzen, haren eskakizunak kontuan hartuz gero. Lehenengo ez-betetzea”.

“Halaber, sei hilean behingo terrazetako tasak jaistea ere adostu zen (hori bete egin da). Eta baita guk ordaintzekoa den zabor-tasen lehen seihilekoaren ordainketa barkatzea ere. (Tasa hori berdin-berdin kobratu dute, nahiz eta haiek jakinaren gainean egon. Horrek, ostalarien artean ezintasun eta ondoeza handia sortu ditu). Bigarren ez-betetzea, azken bileran, apirilaren 14koan, Ibon Arrupe zinegotziak onartua”.

Terrazen inguruan:

“Malgutasun handiagoa eskatzen da lurzoru publikoaren okuspazioaren egungo interpretazioan, zeina neurri berean aplikatu beharko litzaiokeen Ostalaritza osoari, presako behin-behineko baimenak emanez, baina bakar-bakarrik Covid aldi honetarako, arrazoi horrengatik inork jarduera itxi behar ez dezan”.

“Puntu hori ez zen ukatu bilera horretan, baina gaur egun erabat itxita daude aukera horren aurrean. Hirugarren ez-betetzea”.

“Era berean, abenduaren 10eko bileran jada aipatu zen Udaleko Hirigintza arloa, terraza baimenak izapidetzen dituen atalean, indartzeko premia larria zegoela”.

“Eskaera hori, begi onez ikusi zuen alkate andreak, terraza baimenen kudeaketan geldotasuna eta arintasun eza nabariak baitira, noiz eta terrazak bihurtu direnean gure lokalei eusteko baliabide ia bakarra”.

“Ekarpen horri dagokionez, kontua okertu eta larritu egin da, baimen mota horiek izapidetzen dituen pertsona bakarra, lehenik eta behin, osasun-arrazoiengatik eta, ondoren, arrazoi pertsonalengatik, ez delako lanean aritu, eta 2 hilabete baino gehiago atzeratu da Ostalarien eskaerei erantzutea. Laugarren ez-betetzea”.

Ordenantzari dagokionez:

“Aurreko guztia gutxi ez balitz… Hirigintzako zinegotziak eta gai hauei guztien arduradun nagusiena denak, erabat uko egiten dio Arrasateko Udalak Terrazak arautzeko Ordenantza izateari (10.000 biztanletik gorako Gipuzkoako udalerri bakarra da ordenantzarik ez duena), eta 2020ko azaroan, inorekin adostu gabe, beraiek egindako irizpideen zerrenda batean babesten dira terraza-eskaerak (mordo bat!) beraien erara interpretatzen jarraitzeko”.

“Ordenantza hau Arrasateko Ostalariek eskatu zuten, Segurtasun juridikoaz terrazetako inbertsioak egin ahal izateko: 6.000 eurotik 40.000 eurora, kasuaren arabera”.

“Ikuspegi politikotik oso begi onez ikusi zen lehen bilera horretan, eta aurrera eramateko arazorik ez zela egongo esan ziguten, Arrasateko Ostalariak Elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak edo oposizioak aurkezten bazuen. Bosgarren ez-betetzea”.

Terraza ekipamenduetako inbertsioei buruzko argibidea:

“Zein da Udalak zeregin horretarako egiten duen ekarpenari dagokionez ematen digun kopurua? 26.430 eurokoa, gure aldetik ikusita nahikoa ez dena, Arrasateko ostalariek egindako inbertsioa 600.000 € eta 1.000.000 € artekoa baita”.

Informazioaren gardentasunari buruzko argibideak:

“Martxoaren 18an, Arrasateko Ostalariak elakrteko Lantaldeko solaskideetako bat whatsapp bidez jarri zen harremanetan alkate andrearekin eta Anuskarekin, gai horietako asko aztertzeko, ordurako ikusten baikenuen ez zirela betetzen ari. Ostera ere, WhatsApp bidez, audioen bidez, deien bidez … (eurekin ados jarrita zuzenean hitz egiteko erabili ohi diren tresnak) saiatu ginen harremanetan jartzen, eta azkenik, apirilaren 6an, mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatu zitzaigun, aurreko jakinarazpen guztiei jaramonik egin gabe”.

“Mezu elektroniko horretan, horiekin jorratu beharreko puntuak eta bilerara nahitaez agertu beharra zutela aurreratu zitzaien”.

“Apirilaren 14rako hitzordua eman ziguten, eta bi solaskideek ez zuten beharrezkotzat jo harrera egitea, eta hasierako solaskideak ez ziren beste kargu batzuekin hitz egiteko deia egin ziguten. Baina, azken kargu horiek ez digute balio aurretik alkate andrearekin adostutako erabakiei berriro ekiteko”.

Manifestazioan gogoan izan dute Osorik itxita dagoela, eta beste 10 taberna, oraindik terraza jartzeko baimenik ez dutenez, itxita daudela:

“Hoba, Lenon, Jaizale, Etxoste, Bengoa, Dublin, DAT, JJ, Branca eta Basilio”. Hamaika proiektu hauek txalo beroak jaso dituzte ekitaldiaren amaieran.

16 IRUZKIN

      • Ona hemen Aguazilak bere Ajuria Eneako jefien moduen erru dana botatzen Herriari bere hankasartziak onartu biharrian. Eta zelako hankasartziak.

  1. Gaur atzoko ajea. Oso ongi egon zen dena baina zoritxarrez kutsatu en kopurua berriro igo da. Zenbat taberna ziren itxita zirenak? 11? Beno, ba ea gure inkonzientziagatik ez diren guztiak izango. Pasatu gara hospitalero langileei gure balkoietatik txalotzetik, terraza ez duten tabernei errepidetik txalotzera. Bitartean, UCIn gero eta jende gehio eta saturatuagoak. Zorionak atzoko ekimena hinkigarriarengatik.

  2. Ereño eta Ikustekoa flipatuta naukazue zuen komentarioekin. Ez dakit nortzuk zareten baina ez dut ulertzen nola esan daitekeen gaurko kutxatuen igotzea atzoko ekitaldien kontu izan zenik. Lehenik eta behin, nik behintzat ez dut ebidentzia zientifikorik aurkitu hori demostratu dezkeenik eta horrela bada ezkertuko nizueke hemen mostratzea. Beste alde batetik hospitaleko langileei txalo egin genien merezi zutelako langile moduan eman behar zutena baino gehiago ematen ari zirelako, baina baita behar zituzten baliabideak ez zituztelako, baldintza txarretan lanean ari zirelako eta hori nolabait ikusgai jarri behar zelako. Oraingo hau berdina da, ostalaritza ebidentzia zientifikorik gabe hartuta neurrien ondorioz gorriak ikusten ari delako. Biak edo biak dira agintarien erabaki traketsen (edo interesatuen?) biktima. Eta horrela ez bada, demostratu mesedez.

    • Multinick bat da. Eta atzien dauena bere kargua serixo hartu biharrian, hemen ibiltzen da nerabe baten pare jolasien.

      • eskerrik asko informaziñuagatik, benetan zur eta lur ninguen. Baina benetan tristia da gure agintarixak maila hori eukitia. Puff! zelako bajoia.

    • Uste dut ez zinela ezertaz ohartu. Gaur egun iazko egoera berdinean gaude, inkluso okerrago. Zergaitik? Ba beitu, iaz denok etxean ginen eta hospitalak toperaino. Gaur, hospitalak toperaino daude baina jendea kalian, terrazetan maskarillarik gabe, erretzen etabar. Ulertzen dut hostalaritzaren kabreua baina gimanasioak, zinemak etabar egoera berdinean daude. Zuek zuen ipurdia bakarrik ikusten duzue, bestetik, ERE batean gaude eta zuen protestak sufritzen. Bai, jatetxe batean lan egiten dut eta oin etxean nago zuen lelokeriak irakurtzen. Horrela ez da ezer konponduko, kontrakoa. Ea behingoz hasten zareten besteen aldean jartzen. Gaur berriro terrazak toperaino, eta gainera zuek protestaka. Badago jende asko kutsatua dauena eta kaletik, terrazetan, erretzen… beitu, ojalá lokal guztiak izten dituzten eta behintzat esperantza pixka bat lortzen dugun. Horrela behintzat ezinezkoa da. Agure guztiak etxean beldurrez beterik eta zuel manifestazioak egiten. Dementziala!!!

      • Bai lokalak itxi.. eta fabrikak ez??? Inoiz baino kutsatu kopuru altuena izan du kooperatibak!!! Fabrikak ixtera!!! Eta gero ez kexatu !!!

      • Argi dagoena zera da, benetan gaizki dagoenak ez duela nahi atzokoa bezalakorik. Gaizki dagoenak nahiago du hilabete itxita egon (denok zaindu eta tontokeriak alde batera utzi)eta ostean fundamentuz ireki eta ez orain bezsla. Benetan gaizki dagoenak boteiloia eta jendearen pasotismoa kritikatuko lituzke eta ez errezena egun, kulpa politikoei bota (politikoengsndik ezin da asko espero). Izan gaitezen sentzudunak, kulpa gurea da eta irtenbidea ere gure eskuetan dago. Manifestaziora joatea erreza da baina ostean boteiloira bagoaz hipokrita hutsak gara.

    • Jatetxearen izena bilatzen ari bazara ez dizut esango. Bai, izten badute agian hilabete barru udan “normaltasun” batean pasa dezakegu. Ni EREn jarraituko dut eta jendea horrela jarraituz gero luzerako. Zer egin behar dut? Kalera atera eta Eusko Jaurlaritzari azalpenak eskatu? Arrasateko alkateari azalpenak eskatu? Edo, jendeari eta tabernarien jarrera salatu? Argi dagoena da gero eta kutsatu gehiago daudela. Ez dut esaten tabernariek kulpa dutenik baina atzoko manifestazioa eta terrazeo erraldoia jokoz kanpo zegoen.

  3. Bai?? Jokoz kanpo zegoela??? Ta zein da irtenbidea??? Hemen gauzak idaztea oso samurra da, baina jarri al zara bere egoeran??? Nork laguntzen dio bere hileko fakturak (ura, zaborra, argia, alokairua,…) Ordaintzen?? Ez al du soldatarik merezi bere hipoteka, Jana, eskola, gastuak….ordaintzeko???
    Nork DEBEKATU dio lan egitea??? Ba horrek konpentsazio bat behar du, duina eta beharrezkoa!!! Eta modu batean ez bada , ba bestean …. Ez gaituzue ixilaraziko

    • Niri nork laguntzen nau? Ba bai, joditua nago baina gauzak horrela datoz. Espero dut dena normaltasun batera bueltatzen garenean eta zuen tabernak irekitzen dituzuenean, langabezian dagoen jendeari kañak euro batera ustea eta kafeak 0.50ra. Ea orduan gaizki pasatzen dutenei laguntzen diezuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen