Ospitaleko profesionalei PCR testak eta test azkarrak egiten ari zaizkie

0
556

Covid19aren aurkako lehen lerroan dabiltzan langileei herenegundik bi testak egiten ari zaie Osakidetzak.

Argazkia: Carlos III Osasun Institutua.

Lehen lerroan lanean diharduten emakume eta gizonak kutsaturik dauden edo ez jakiteko, ostegunean eta atzo testak egin ditu Osakidetzak.

Momentuz test azkarra eta PCRak egiten ari dira. PCRak egiteko, pertsonari bastoitxo bat sartu behar zaio sudurretik edo ahotik. Lagin bat hartzen zaio, eta ondoren lagina laborategian aztertzen da. Emaitzak ezagutzeko gutxienez 4 ordu behar dira.

Test azkarrak Txinatik eta Hego Koreatik inportatu dituzte, eta lehenbizi erabiltzekoak dira osasun zentroetako eta adineko pertsonen egoitzetako langileen artean.

Era berean, Osakidetzak jarraitu izan du Arrasateko Ospitalean ere testak egiten profesionalek euren ibilgailuetatik jaitsi barik, modalitate horretan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen