Ospitaleko Pediatriak aholkatzen du konfinamenduan haurrei ez ematea D bitaminaren osagarriak

0
1303

Beheko testua: Arrasateko Ospitaleko Pediatria Zerbitzua.

D BITAMINA:

Haurrek D bitamina hartu behar al dute konfinamenduak iraun bitartean, bitamina horren urritasunak saihesteko?

D bitamina, bitamina lipodisolbagarri bat da (koipea), kaltzioaren metabolismorako eta haurren hezur-osasun zuzenerako garrantzitsua. D bitaminaren eskasia luzatzen denean, errakitismoa bezala ezagutzen den gaixotasun bat sor daiteke.

D bitamina lortzeko bide nagusia larruazala da, eguzki-izpien bidez sintetizatzen duena; ehuneko txikiagoan, elikaduratik lortzen dugu. D bitaminaren sintesirako, nahikoak dira eguzkipeko egonaldi laburrak ohiko paseoetan egiten direnak, baita eguzki izpiak zuzenean jaso gabe.

Dietari dagokionez, 12 hilabetetik beherako bularreko haur guztiek, amagandiko edoskitzea edo artifiziala jarraitzen badute ere, D bitaminaren gehigarriak hartu behar dituzte, ama-esnea bitamina horretan urria baita, eta baliteke haurrek egunean litro 1 esne ez hartzea.

Urtebetetik aurrera, elikadura askotarikoak; egunero litro 1 esne (4 esneki egunean, adib. gazta), arrain koipetsu urdinak, hala nola sardinzarra, izokina, berdela eta atuna latan (ez atun gorria ez harrapari handiak), arrautza-gorringoa, haragia eta zenbait elikagai aberastu (zenbait esne edo zereal) izan beharko lituzke, eguzkiaren eraginpe normalean egoteari gehituta, nahikoa litzateke eguneroko beharrak asetzeko.

D bitaminaren ezaugarri garrantzitsu bat da premia uneetan erabiltzeko metatu daitekeela, neguan gertatzen den bezala, gutxi sintetizatzen baita argi ordu gutxiago daudelako, edo sarritan lainotuta dagoelako eta berokiak eta mahuka luzeko arropa erabiltzen direlako. Udaberria eta uda iristearekin batera, D bitaminaren “gordailuak” berreskuratu egiten dira.

Dena den, gaur egungo osasun-egoera kontuan hartuta, pentsa liteke beharrezkoa dela haurrei D bitaminaren osagarria ematea; hala ere, hori ez da nahitaez horrela. Osasun-alerta dela eta, hilabete batez etxean egon behar badugu ere (bi hilabetez luza liteke), haurrei eguzkipeko egonaldi osasuntsua kenduta, ez da beharrezkotzat jotzen D bitaminaren aho bidezko osagarririk ematea egunero, ez behintzat haur guztiei (kasu bakoitza baloratu beharko litzateke), konfinamendu-denboraldi honetan erabiltzeko “gordailu” nahikoak izaten baitituzte.

Zure seme/alabari buruzko zalantzarik baduzu, kontsultatu zure pediatrari. Egunean gomendatzen den D bitaminaren kopurua 400 UI/eguneko da 12 hilabetetik beherakoetan, eta 600 UI/eguneko haur nagusiagoetan (eta 70 urtera arte).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen