3 TAO express aparkaleku mantenduko dira eta beste 19 aldatuko dira, TAO urdinekoak izateko.
22 aparkaleku hauek Ospitale berriaren atzeko espaloiaren ondo-ondoan daude. 22 horietatik aldatuko diren 19etan margotze lanak egingo dituzte datorren astean.
Espaloi berean, baina Ospitale zaharraren atzealdean, beste 9 aparkaleku daude, TAO arruntekoak, eta hauek bere horretan utziko dira.
Kale honetan, Txaeta kalean, orain arte egindako azken parkinga, 42 aparkaleku dituena, ez da aldatuko, eta beraz TAO barik jarraituko du.
Bestalde, Ospitale berriaren, Ospitale zaharraren eta Anbulatorioaren aurrean, gaur egun TAO express da nagusi, baina aurki TAO urdina izango da.
Udalak abuztuan iragarri du aldaketa hauek guztiak “irailetik aurrera” aplikatzen hasiko dela. “Dena den, irailean aldaketak indarrean sartzen diren heinean komunikatuko ditugu”.




