Ospitaleko Erditze, Obstetrizia eta Pediatria bihar berrirekiko dituzte

0
1569

“Euskadin ospitalizazio kopurua beheranzko joera duenez”, Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki hori hartu du.

Ondorioz, bihar (apirilak 16) goizeko 8:00etatik aurrera Arrasatek eta Debagoienak berriro izango dituzte Erditze, Obstetrizia eta Pediatria zerbitzuak bertan.

Ama-haur Unitatea berrireki egingo da ospitaleko laugarren solairuan. Zuzendaritzak azaldu duenez, egun positiboekin ingresatuta dauden pazienteen kopura martxoaren 15aren halakoa da, hau da, “epidemiaren kurbaren hasieran bezalakoa da”.

Ildo horretan, atzo 13 lagun zeuden koronabirusarekin ingresatuta Arrasateko Ospitalean, Osakidetzak gaur jakitera emandako datuen arabera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen