ESK sindikatuak salatu du herenegun “jarduera kirurgikoa etenda egon zela anestesista faltagatik”. “Egoera jasanezina da” eta “aspalditik aldarrikatzen gabiltza pertsonal gehiago behar dela”.
Argazkia: MB artxiboa.
Pandemiaren “6. olatuaren hasieragatik utzi genuen bertan behera greba. Baina egoera sanitarioa, eta ez Covid-aren ondorioz, jasanezina da Arrasateko Ospitalean”.
Euren hitzetan, Ospitaleko zuzendari medikuak “ez du neurririk hartzen” eta herenegun “jarduera kirurgikoa etenda egon zen anestesista faltagatik”.
Zuzendaritza “kolonoskopiak bertan behera uzten ari da, eta lehentasuna ematen ari zaio adibidez iztaiko herniei”. Herenegun “adibidez bat egin zen”. “Kontuan hartu behar da kolonoskopiak tumoreen baheketak direla”.
Anestesistetako batek “herenegun goizean bi kasu aztertu nituen kontsultan, eta beste 17ak bertan behera utzi behar izan ziren. Egoera jasanezina da”.
Era berean, aste honetan “guardia egitera etorri behar izan da Basurtuko Anestesia Zerbitzuko nagusia, bere Ospitalean guardiak egiten ez dituena. Gainera, hiru lankide antsietateagatik bajan daude, izan ere, Zuzendaritza noraezean ibiltzea jasanezina da”.
ESK sindikatuak argitu duenez, “Ospitale honen benetako arazoa pertsonal falta da, ez Covida. Arazo hau denbora luzez arrastaka dabiltza”.
Horregatik “pandemia baino lehen, sinadura-bilketa bat egin zen erizainak, laguntzaileak eta zeladoreak kontrata zitzaten. Ekimen hau kirofanoen alorretik abiatu zen”.
Alabaina “gutaz barre egin zuten, eta sinatua zuten pertsona guztiengana joan ziren galdetzen ea benetan iritzi hori zuten, nolabait pertsona horiek koakzionatuz”.
Anestesia alorrak “urtebete baino gehiago darama pertsonal faltarekin, eta ondorioz proba asko ez dira egin, kontsulta ugari bertan behera utzi dira,…”.
ESKak aurreikusten du operazio-gelen egoera “datorren astean hobetuko dela, baina askorik ez. Izan ere, Ospitale honek pertsonal gehiago behar du!”.
Pertsonal faltak “herritarrekiko arreta txarragoa izatea dakar, adibidez atzo 17 paziente, anestesia-aurrekoa egin behar zutenak, ez zuten zerbitzurik jaso, ebakuntza-gela bat kubritu barik geratu zelako. Halako arazoak aspalditik datoz”.
Lotsa apur bat eukiko bazauen Gotzone Sagarduik bere dimisiñua emungo zauen. Nik nire lanien hain ezgaia izaten banitzen kalera botako zuztien segitxuan. Errezaua da Partiduko funtzionaria honentzat solariunian pasetia denbora eta tontokixak esaten eta bilurra sartzen egotia.
Canariasen earto egoten da gabonetan…gora mojo pikoi eta regetoia
Nire ustez, egoera honen benetako gaitza honako hau da: alde batetik, zenbat ezgai dauden, eta bestetik, Osakidetzan egiten ari diren kudeaketa txarra, pribatizazioaren aldeko apustua eginez, publikoa suntsitzen duten bitartean. Gero, beren burua kudeatzaile ontzat hartzen dute, bai zera!