Ospitalearen eta autobus geltokiaren alboko behin-behineko aparkalekua txukutzeko lanak asteazkenean hasiko dira

0
393

Argazkia: MB artxiboa.

Otsailaren 23an, asteazkena, ospitalearen eta autobus geltokiaren ondoan behin-behineko aparkalekua txukuntzeko lanak hasiko dira. Horrela, azken hilabeteetan jasotako herritarren iradokizunei erantzuten die Arrasateko Udalak. Hasiera batean, obrak asteartean hasi behar ziren, baina Construcciones y Asfaltos Mularri enpresak kamioi batean izan duen matxura baten ondorioz, obraren hasiera egun bat atzeratuko da.

Lurraren baldintzak direla-eta teknikoki ezinezkoa da eremua asfaltatzea. Hori dela eta, drainatze lanak egingo dira putzurik ez sortzeko, eta lurra hartxintxar geruza batez beteko da. Lan hauek 3 egun inguru iraungo dute. Lanek dirauten bitartean aparkalekua ez da erabiliko; beraz, ez da TAO zerbitzurik egongo eskualdeko ospitalearen inguruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen