Azken datuen arabera, Arrasaten ez da positibo kopurua igo, eta ondorioz orain arte 228 kasu izan dira ofizialki.
Grafikoa: Sebas Lozano Fuentes.
Osakidetzaren azken datuen arabera (atzo arratsaldeko 20:00etako datuen arabera) 228 arrasatearrek eman dute orain arte positibo testetan, krisialdi sanitarioa hasi zenetik. Horrek esan nahi du ez dela koronabirus kasu berririk aurkitu herenegundik atzora arte. Era berean, Debagoieneko Ospitaleak Covid-19 paziente barik jarraitzen du.
Mondraberriren oharra: Osakidetzaren gaurko online informe ofizialak adierazi du 6 paziente zeudela ingresatuta Arrasateko ospitalean. Mondraberrik hala informatu du, baina ostean datua zuzendu du Osakidetzak. Arrasateko ospitaleko zuzendaritzatik adierazi digute pazienterik ez dagoela, eta hala informatu dugu, goian irakur daitekeen bezala. Informeak dioen bezala: “Informazioa etengabe berrikusten eta arazten ari da. Baliteke, gardentasunaren mesedetan, akats puntualen bat egotea, gerora zuzenduko dena”.