Ospitalea handitzeko eraikitze lanak “datorren astelehenean” hasiko dira

0
1038

Udalak gaur jakitera eman du “Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egin asmo duen ospitale berrirako obrak datorren astelehenean hasteko asmoa dutela adierazi dute Amenabar enpresa eraikitzaileko arduradunek”.

Horretarako, “lehen lanak ingurunea atontzea izango da, hau da, lan eremuak hesitu eta langileen etxolak jartzea” [fotomuntaietan ikusgai].

Obrek “bi urte eta erdi” iraungo dute, eta ondorioz, hainbat egokitzapen lan egin beharko dira Zalduspe inguruan:

● Errepidea berregokitzea: eraikin berria egiteko, gaur egungo errepidea okupatu beharko dute. Ondorioz, errepidea berregokitu beharko dute sartu-irteerak bermatzeko. Lan hauekin hasiko dira datozen asteetan.

● Hainbat aparkaleku eta espaloi zatiak okupatzea: lanak aurrera eramateko beharrezkoak diren material eta etxolak jartzeko espazioa okupatuko dute. Horiek Zalduspeko lurzoruan eta Txaeta kaleko espaloi eta aparkalekuetan egingo dira.

Halaber, Oltan zegoen orubean autoendako aparkalekuak egingo dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen