Parking hau egiteko obrak hastekoak dira, eta ORSA enpresak gauzatuko ditu. “42 plaza” izango ditu. Udalak iaz adierazi zuen bertan “aparkaldiaren lehen bi orduak doakoak izango direla”. Gaur adierazi du “doakoa” izango dela, baina gehitu du “martxoan” ezagutaraziko dituela TAOko zuzenketak. Zuzenketa horiek “zonaldean [Ospitale inguruan] ere eragina izango dute”.
Ospitale eta anbulatorio atzean, Txaeta kalean, aparkaleku gehiago egitekoak dira. Horretarako, Udalak eta Osakidetzak iaz hitzarmena sinatu zuten.
“2021eko bigarren seihilekoaren hasieran” egitekoak ziren obrak, baina momentuz ez dira hasi. Itxuraz aurrelan batzuk egin dira berdegunean.
Udalak eta Osakidetzak iaz azaldu zutenez, parking honen helburuak izango dira “erabiltzaileen joan-etorria bermatzea eta pazienteak lehenestea aparkatzeko unean”. Gainera, “Ospitaleko langileentzako baimen bereziak” ematekoak dira.
Obrak egiteko, Udalak Osakidetzari lursail horren lagapena egin zion, eta ondoren Osakidetzak obrak egiteko lizitazioa ireki zuen. Lehiaketara hiru enpresak aurkeztu zuten euren burua.
Osakidetzak Excavaciones y Transportes ORSA SLri esleitu zizkion obrak, eta enpresak, obrak egitearen truke, 100.353,62 € jasoko ditu (BEZ barne) Osakidetzarengandik. Lanak egiteko epea “bi hilabetekoa” da.
Udalak iaz adierazi zuen bertan “aparkaldiaren lehen bi orduak doakoak izango direla”. Gaur adierazi du parkinga “doakoa” izango dela.
Gehitu duenez “martxoan” ezagutaraziko ditu “TAO sisteman egingo diren aldaketak, eta zonaldean ere eragina izango dute, egoera hobetzeko helburuarekin”.
Ildo horretan, Udal-gobernuak orain gutxi prentsaurrekoan iragarri du balizko zuzenketa horiek “udarako egitea espero” duela.
Obra hauen ondorioz, Txaeta kaleko berdegunea kenduko da, eta kale honetako hainbat bizilagunek obren aurkako sinadura-bilketa egin zuten eta Udalari aurkeztu zioten.
Eta bertako bizilagunak lehenestea noizko, Maria??
Txaetako ghettoan bizi direnak ez dira Zerrajerako bizilagunak, izango baina errespetu eta zaintza berbera merezi dute Udalaren partetik. Auzoa zikin-zikin, zaindu barik… Eta orain gainera daukaten berdegune bakarrean parkinak? Ez al da ba hobeto jarri duzuen TAO kk hori aldatzea eta Txaetako berdegunea auzotarrentzat istea?
Gheeto hori Bildun garaixan in zan. Inaxio Azkarragaurizarr zanian alkate. Ez zotzanak Arrasateko Ezker Abertzaleko agintari gorenai korrientia jarraiketan.
Ze korriente ta ze Kristo zabitz esaten Portuondo . Ez zare gai kritika minimo bat onartzeko.
Ze esatek!! Lotsagarrixa zure jarrera aldecocea-portuondo
Oso thriller polita, baina gezurra da. Etxe horiek, beste asko bezala, Eusko Jaurlaritzak egin zituen.