Testua: Josemari Velez de Mendizabal.
Gaur, azaroak 8, tabernak itxita egongo dira, ditxosozko birusa dela eta. Auskalo noiz irekiko duten ostera. Argazkiko lagunak ez dira entzerratu, denbora hobeen zain. Ez. Futbol txapelketaren bateko garaipena ospatzen ari ziren 1973an, eta El Caserío taberna asaltatu zuten umore onarekin.