Udal-talde guztiek “berehalako su-eten iraunkorra” aldarrikatu dute, baita “laguntza humanitarioa sartzeko bide seguruak bermatzea” ere. Dena den, taldeek ez dute beste puntu batzuetan bat egin.
Collagea: MB artxiboa / Bideoa: Udala.
Gaur arratsaldeko udalbatzarrari EAJ-PNVek eta PSEk honako mozioa aurkeztu diote:
Israelek Gazan egindako operazio militarra gaitzesteko mozioa
Israelek Gazan egindako operazio militarretan, Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako eraso izugarrien ondoren hasi zirenak, gerra krimenak direnak eta erakundeak 1250 pertsona baino gehiago hil eta 250 gatibu baino gehiago bahitu zituenak, Israelek ekintza ugari jarri ditu abian palestinar herritarrei kalte konponezina eragiteko.
Urtebete baino gehiago da mundua Gazako Zerrenda okupatuan heriotza eta suntsipen maila pentsaezin baten lekuko dela. Israelek Gazako populazio palestinarraren aurka egindako eraso basatiak dozenaka mila pertsona hil ditu, familia osoak desagerrarazi, bizitegi-auzoak suntsituta, azpiegitura kritikoak suntsituta eta 1,9 milioi palestinar behartuta mugitu – Gazako Zerrendako biztanleriaren % 90 baino gehiago –, aurrekaririk gabeko hondamendi humanitarioa eraginda.
Mundua begira dagoen bitartean, Israelek bere kabuz hautsi du su-etena, eta zigorgabetasunez eraso gupidagabeak egiten jarraitzen du, palestinarren bizitzak etengabe galtzea eragiten dutenak, Gazako hondamendi humanitarioak okerrera egiten jarraitzen duen bitartean. Are gehiago larriagotuz, ahal bada, NBEk ohartarazi berri du 14.000 haurtxok desnutrizio larria dutela Zerrendan.
Arrasateko Udalak herritarrek duela urtebetetik oihukatzen dutena eskatzen du:
- 2023ko urriaren 7an Hamasek egindako eraso bortitza gaitzestea.
- Gazako populazio zibil palestinarraren aurka egindako genozidioa irmo eta ñabardurarik gabe gaitzestea.
- Berehalako su-eten iraunkorra eskatzea, indar militarrak lurralde okupatuetatik erretiratzea, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa, nazioarteko ebazpenak eta giza eskubideak erabat errespetatzea.
- EBri eskatzen diogu egitateen larritasunaren aurrean jarduteko eta Israelekin duen akordio komertzial eta politikoa berrikusteko.
- Gazako Zerrendan laguntza humanitarioa sartzeko bide seguruak bermatzea, lurralde horren blokeo ankerra eta legez kanpokoa kentzea eta Palestinar Lurralde Okupatuaren okupazioa amaitzea, Israelek Gaza eta Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem barne, okupatzea legez kanpokotzat jotzen zuen Nazioarteko Justizia Gortearen 2024ko uztaileko kontsulta-iritzia praktikan jarriz.
- Europar Batasunak bere eragina eta boterea erabiltzea giza eskubideen, justiziaren eta kontuak ematearen alde. Hain zuzen ere, Genevako Hitzarmenekiko errespetua bermatzeko, estatu guztiek gatazkako aldeei armak transferitzea etetea eskatzen baitu, gutxienez, nazioarteko zuzenbidea urratzeagatik kontuak ematea bermatzeko lankidetzan aritzea, eta nazioarteko erakunde eta mekanismoak babestea, Nazioarteko Zigor Gorteak eta NBEren Ikerketa Batzordeak Palestinar Lurralde Okupatuari buruz egindako ikerketak barne.
- Europar Batasuna aurrez aurre egotea Gazan presentzia militar iraunkorra ezartzeko, mugak aldatzeko edo palestinar herritarrak Gazatik edo Zisjordaniatik deportatzeko edozein ahaleginen aurka, eta behartutako lekualdaketa hori Genevako Laugarren Hitzarmenaren arau-hauste larria dela eta gerrako krimena dela onartzea.
- Arrasateko Udalak berriz ere babesten du Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) urgentzia humanitarioko arrazoietan oinarrituta egiten duen lana.
- Arrasateko herriaren elkartasun aktiboa adieraztea Palestinako herriari eta gerren biktima guztiei eta munduan gertatzen diren giza eskubideen urraketa justifikaezinei.
- Akordio honen berri ematea Espainiako Gobernuko Presidentzeari, Kanpo-Arazoetako Ministerioari, Europako Parlamentuari, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari (UNRWA) eta gizarte- eta giza eskubideen aldeko erakundeei.
EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate zenbait punturekin ados agertu dira baina ez besteekin, eta mozioa puntuz puntu bozkatu da. Hona hemen bozketen emaitzak:
- puntuko bozketa: 11 abstentzio (EH Bildu + Elkarrekin Arrasate) eta 8 baiezko (EAJ-PNV + PSE)
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: 11 abstentzio (EH Bildu + Elkarrekin Arrasate) eta 8 baiezko (EAJ-PNV + PSE)
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: aho batez onartua
- puntuko bozketa: aho batez onartua




