Osoko Bilkurak hainbat gairen inguruan erabakiko du asteartean

0
417

Argazkia: MB Artxiboa.

Pandemian zehar Udalbatzarrak online egin ostean, datorren asteartekoa presentziala izango da, eta ondorengo gaiak jorratuko ditu:

1.- 2021eko urriaren 5eko bilkurari dagokion akta irakurri eta onartzea.

2.- San Juan etxe multzoaren babes irizpideak hasiera batean ontzat emateko proposamena.

3.- Hasiera batean ontzat ematea Ordenantza Arautzaile berria, Arrasateko udalerrian eguzkienergia jartzeko sistemak instalatzea arautuko duena.

4.- Irailaren 30ean 2021 urteko aurrekontuaren egoeraren berri ematea.

5- TGBak 2021eko 3. hiru hilabetean onartutako kreditu aldaketen espedienteei buruzko informazioa.

6.- Alkatearearen ebazpenen berri ematea.

7.- Adierazpen instituzionala, “Oroimen eta aitortza ekitaldia, erail zituzten Jesus Uranga
Urrutia, Agustin Aramburu Zabaleta eta Gregorio Gonzalez Rubioren alde, udal hautetsi eta udal langile zirenak 1936ko irailaren 26an tropa frankistak Arrasaten sartu zirenean”.

8.- “Arrasaten hutsik dauden etxebizitzen funtzio soziala bultzatzeko” mozioa, Elkarrekin Arrasate-Podemos/Ezker Anitza- IU/Equo Berdeak udal taldeak aurkeztutakoa.

9.- Galdera-erantzunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen