Osoko Bilkura online jarraitu ahalko da gaur (martitzena)

0
444

Plenoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta goiko bideotik jarraitu ahalko da. Mahai gainetan ondorengo gaiak izango dira:

1.- 2021eko uztailaren 13ko bilkurako akta irakurri eta onartzea.
2.- Onartzea, batetik, Arrasaten, Indarkeria Matxistari aurre egiteko II. Tokiko Plan Integrala, eta bestetik, Genero Indarkeriaren eta sexu erasoen Arrasateko biktimei arreta egokia bermatzeko erakundeen arteko II. Koordinazio Protokoloa.
3.- Udal garraio zerbitzuaren ibilbidea Elma inguruan aldatzeko erabakia berrestea.
4.- Moyua SL: Kulturola zaharberritzeko obraren epea luzatzeko eskaera
5.- Agitax: taxiaren 2022ko hiri tarifak
6.- Mondragon Goi Eskola Politeknikoa: AE15.- Gautxori esparruaren subrogazioa.
7.- Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan dagoen laguntza programan diru laguntza eskaera onartzea. Erabakia berresteko proposamena.
8.- 2021eko aurrekontuaren egoeraren berri ematea, ekainaren 30ekoa.
9.- TGBak 2021eko 2. hiruhilekoan onartutako kreditu aldaketen espedienteei buruzko informazioa.
10.- 2021eko aurrekontuaren kredituak aldatzeko espedientea ontzat emateko proposamena.
11.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
12.- “Konektatu energia trantsizioarekin” mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa.
13.- “Deskonektatu elektriketatik, haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!”mozioa, EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa.
14.- “Irailaren 18an Vox alderdi politkoak Arrasateko Arizmendiarrieta plazan eginiko agerraldiaren inguruko” mozioa, Elkarrekin Arrasate-Podemos/Ezker Anitza-IU/Equo Berdeak udal taldeak aurkezturikoa.

15.- Galde-erantzunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen