Osoko Bilkura hemen zuzenean jarraitu ahalko da [Irudiak: Udala]

0
509

Gaur arratsaldean Plenoa egingo da 18:00etan. Alarma egoeraren ondorioz, ohi baino zinegotzi gutxiagok parte hartu dute, baita herritar gutxiagok ere. Ondokoa da udalbatzarraren gai-zerrenda:

1.- Zinegotzi karguaren jabetza hartzea. Victoriano Fuentes Noguera.
2.- 2020ko apirilaren 22ko bilkurari dagokion akta irakurri eta onartzea.
3.- 2019ko otsailaren 5eko udalbatzarraren 3.h. akordioaren aurka jarritako birjarpen errekurtsoa erabakitzeko proposamena, Meatzerreka auzoan kokatzen den bideriara eta aisialdira zuzendutako udal lursailaren mugatzea onartu zuena (8 zk.ko lursaila).
4.- 2019ko otsailaren 5eko udalbatzarraren 3.h. akordioaren aurka jarritako birjarpen errekurtsoa erabakitzeko proposamena, Meatzerreka auzoan kokatzen den udal lursailaren mugatzea onartu zuena (7 zk.ko lursaila).
5.- 2020 urteko aurrekontua egokitzeko proposamena, kreditu ez erabilgarriak izendatzea eta inbertsioen aurrekontu finantzazioan doikuntza egitea.
6.- 2020ko aurrekontuen kredituak aldatzeko espedientea onartzeko proposamena.
7.- Martxoaren 31n 2020 urteko aurrekontuaren egoeraren berri ematea.
8.- TGBak 2020ko 1. hiruhilekoan onartutako kreditu aldaketen espedienteei buruzko informazioa.
9.- 2020-2023 epealdirako Arrasateko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoaren 1. gehigarria onartzeko proposamena.
10.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
11- “Arrasateko Batzokiak jasandako erasoa”ren inguruan EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkezturiko mozioa.
12.- “Aldundiak Udalei egiten dien dirubanaketan %20ko murrizketa aplikatzeko Diputatu Kontseiluaren aldebakarreko erabakia”ren inguruan, EH Bilduk udal taldeak aurkezturiko mozioa.
13.- Galdera-erantzunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen