Koronabirusagatik positibo eman zuen neskak Arrasateko etxean jarraitzen du, oraintsu Mondraberriri azaldu dionez. “Osasun zerbitzuek proba bat egin didate, eta hortaz gain eurekin telefonoz nago kontaktuan”.
“Oso ondo nago, baina oso aspertuta – adierazi dio Mondraberriri gaur, positibo eman zuen neskak – okerrena etxean geratu behar izatea da”.
“Arrasateko etxean nago, eta ez naute ospitalera eraman beharrik izan”. Osasun zerbitzuak “ez zaizkit etxera etortzen, telefono bidez komunikatzen elkar komunikatzen gara, eta nire osasunaz galdetzen didate. Behin bakarrik etorri dira, proba bat egitera”.
Hemendik aurrera “beste bi proba egingo dizkidate, eta biak gainditzen baditut libre geratuko naiz”, kuarentena amaitutzat emango da.
Bere inguruko “pertsona gehienei medikuek bizitza normala egitea aholkatu diete, baita jendetza dagoen tokietan ez ibiltzea ere”.
“Nire inguruko pertsona bat ere kuarentenan dago, baina ez dago gaixo, ez du positiborik eman eta ondorioz ez diote probarik egin beharko”.
Koronabirusaren gaia “pasatuko da, alarmismoa gaindituko da, eta adibidez Txagorritxuko fokuaren inguruan beldur handia zabaldu da jendartean”.
“Gazteak lasai egon daitezke, arrisku gehiago daukate adineko pertsonek eta gaixotasun larriak dituztenek”. “Medikuek koronabirusaren inguruan gero eta gehiago dakite, eta litekeena da egoerak hobera egitea”.