Ertzaintzak azaldu duenez “biktimaren motozikletak eta furgoneta batek alboz talka egin dute adierazitako errepidean Maltzagarako noranzkoan zihoazenean”.
Ezbeharra atzo eguerdiko 12:35 aldera gertatu zen San Prudentzio inguruan, Bergararako noranzkoan.
Ertzaintzak azaldu duenez, Iveco Daily 3010 furgoneta batek eta Kawasaki ZR motozikleta batek alboz egin zuten talka.
Kolpe larriaren ondorioz, motor-gidaria oso larri zaurituta geratu zen.
Istripua gertatu zen lekura hurbildu ziren larrialdietako zerbitzuek eman zioten lehen laguntza biktimari, 21 urteko gizonezkoari, eta gero oso larri eraman zuten anbulantzia medikalizatu batean Donostia Ospitalera.
Istripua gertatu zen lekuan auto-ilarak sortu ziren, hasiera batean bi noranzkoetan itxi baitzen bidea. Gero Ertzaintzak txandaka eman zien bidea ibilgailuei zirkulazioa arindu ahal izateko, harik eta 14:30ean errepidea erabat irekita geratu zuten arte.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri zuen abian istripuaren inguruabarrak argitzeko.




