Osinako glorieta “martxo erdialderako” egingo du Construcciones Otegui Gaztañagak

7
1227

Horren truke, Aldundiak 129.065,41 € (BEZ barne) ordainduko dizkio enpresari. Lanak egiten eta amaitzeko “8 hilabete” ditu honezkero.

Argazkia: Google Maps.

Bidegurutze honetan istripu asko izan dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian iragarri zuen bertan biribil bat egingo zela.

Hartara, obren lizitazioa ireki zuen eta bi enpresek proposamen bana aurkeztu zioten. Aldundiak erabaki berri du Construcciones Otegui Gaztañaga SLri esleitzea lanak.

Adjudikazioaren data aurtengo urtarrilaren 13a izan zen, eta ordutik enpresak “8 aste” ditu lanak egin eta bukatzeko. Beraz, glorieta martxoaren erdialderako eginda egon beharko da.

Lanen truke, Aldundiak 129.065’41 € (BEZ barne) ordainduko dizkio enpresari, 106.665’63 € (BEZ barik).

7 IRUZKIN

  1. Guruzbide horrek biribilgune bat aspaldi eskatzen zuen, hori nabarmena da. Eta bai, hormigoizkoa izango da, baina orain dagoen gurutzea ere porlanazkoa da

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen