Deba ibaia Etxagibel notarioaren kalerantz zeharkatzen duen zubia itxita egongo da apirilaren 6an eta 7an. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu duenez, Osiñako biribilgunea (Arrasate) egiteko lanak direla eta, GI-627-36 bide-adarraren eta Nafarroa etorbidearen arteko bidegurutzean, apirilak 6 eta 7an trafikoa moztea aurreikusten da.
Egun horietan, eta klimaren baldintzek lanak behar bezala egitea ahalbidetzen badute, bi noranzkoetan itxi beharko da Deba ibaia zeharkatzen duen zubia, Notario Etxagibel kalerantz. Halaber, GI-627 errepideko bidegurutzerako sarbideak erabili ezinik egongo dira bi noranzkoetan.
Lanak direla-eta ibilbidea ukituta dutela ikusten dutenek Aretxabaletako lotunea, Bedoñakoa edo Musakolako biribilgunea (Eroski) erabili beharko dituzte. Beraz, ospitalera joateko, proposatutako edozein aukera erabili beharko da. Nafarroa etorbidea zabalik egongo da Eibarrerako noranzkoan. Trafikoa normaltasunez berrezarriko da lanak amaitu bezain laster.




