Osiñako biribila egiteko obrengatik, trafiko mozketak izango dira

0
1126

Testua: Arrasateko Udala.

Osiñako biribilgunea (Arrasate) egiteko lanak direla eta, GI-627-36 bide-adarraren eta Nafarroa etorbidearen arteko bidegurutzean, otsailaren 28tik martxoaren 4ra (biak barne) trafikoa moztea aurreikusten da.

Egun horietan, bi noranzkoetan itxi beharko da Deba ibaia zeharkatzen duen zubia, Notario Etxagibel kalerantz. Halaber, GI 627 errepideko bidegurutzeko sarbidea, Gasteiz-Eibar noranzkoan, erabili ezinik egongo da. Lanak direla-eta ibilbidea ukituta dutela ikusten dutenek Aretxabaletako lotunea, Bedoñakoa edo Musakolako biribilgunea (Eroski) erabili beharko dituzte.

GI-627 errepidetik Eibar-Gasteiz noranzkoan ospitalerako sarbidea irekita egongo da une oro. Trafikoa normaltasunez berrezarriko da lanak amaitu bezain laster. Lanak CONSTRUCCIONES OTEGUI-GAZTAÑAGA SL enpresak egingo ditu.

Horregatik, Arrasateko herribus zerbitzuan aldaketa txiki batzuk izango dira ordutegietan. Herribusa geltoki guztietan geratuko da, baina aldaketak izango dira ibilbidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen