Osinako biribilgune zapalgarria martxan dago

9
2810

Trafikoa erabiltzen hasia da saihesbidea, Musakola eta Erdiaren arteko biribil hau. Bertan prentsaurrekoa egin dute Udalak eta Aldundiak goizean.

Alkateak adierazi du Udalak Aldundiari eskatu egin ziola “lehengo bidegurutze zail eta arriskutsuari soluzio bat ematea, istripu asko eragiten baitzituen”.

Konponbidea izan da “biribil zapalgarri bat egitea, Antzuolan dagoen bezalakoa. Guk [Udalak] eskatu genuen holako bat hemen egiteko”.

Osinako bizilagunentzako eta “Ziorlako balkoira-eta joateko paso bat eskatu da, pibote batzuk izango lituzkeena, baina hori ez da posible izan, zeren eta bestela autobusek eta kamioiek ez lukete buelta emateko tokirik izango”.

Pasabidearen ordez “bide bazter nahiko zabal bat utzi da, argi batzuekin, bide hori pasatzeko”.
Aldundiko Bide Azpiegiturak eskerrak eman dizkie egitasmoko teknikariei, “obrak txukun-txukun egin dutelako eta aurreikusitako epean”.

Biribilgune berria “bertakoentzako eta bailara osorako onuragarria da, Debagoienatik jendea ospitalera etortzen baita, bidegurutze zail bat zena”.

“Orain erabiltzaileek esango dute ea onuragarria den, euren txanda da. Nik uste dut, gaur argi-argi ikusten dugun bezala, trafikoa askoz lasaiago, hobeto, ordenatuago eta seguruago dabil”.

Biribilgunearen funtzioa “trafikoa baretzea da, saihesbidetik datorren trafikoa azkarrago bertaratu ohi da, eta biribilak eragiten du trafiko hori geldoago bertaratzea”.

“Hasieratik esan genuen bezala, biribilgune zapalgarria da, ornamentaziorik gabe, toki gutxi baitago. Antzuolaz gain, Bergaran ere baditugu halako biribilguneak, eta Gipuzkoako leku askotan”.

“Ez dago biribil handiago bat egiteko tokirik, eta halako biribilguneetan txoferrak ohituta daude horiek erabiltzera. Kotxeak normaltasun osoz pasatzen dira biribilgunetik. Ez da obra handi bat, baina bai mesede handia egiten duena”.

Aldundiak azaldu izan duenez, obren truke, Aldundia Construcciones Otegui Gaztañaga SL-ri 129.065,41 € (BEZ barne) ordaintzekoa da.

Diseinatutako biribilguneak 19,20 metroko kanpoko diametroa dauka, baita 5 metro zabaleko barne eraztuna ere.

Oinezkoendako balizko pasabideari dagokionez, “badakigu polemika eta eskaerak egon direla, baina ez dago pasabide hori egiteko tokirik”.

“Baserrietatik norbait edo beste norbait bertatik igaro behar bada, bazterbidea neurri batean zabalagoa egin dugu, argi batzuekin. Baina, berez, ez da oinezkoak ibiltzeko bide bat”.

“Trafiko askoko leku bat da, eta guk ez ditugu sekula oinezkoak arriskuan jarriko. Ez dugu ekimen hori abiatuko, lekurik ez baitago”.

Oraingoz “lan batzuk egiteke daude, argiztapena esaterako, datorren astean jarriko dena. Azken ukitu batzuk ere falta dira, ‘hidrosiembra’ delakoa adibidez”.

Albistea osatzen gabiltza

9 IRUZKIN

  1. Antzuolan ere berdina dago, biribilgune zapalgarria. Eta Bergaran baita. Han ez dago arazorik baina Arrasaten bai?
    Akaso diferentzia da Antzuolakoa EH Bilduko errepide diputatu ohi Larraitz Ugartek egin zuela eta hau ordez EAJ-k egin duela? Hori izango da agian diferentzia. Kritikarako kontua ez da ZER egiten den, baizik eta NORK egiten duen, ez da?

    • Guztiz ados esandakoarekin. Nire ustez zegoena baino hobeto dago orain, kontua da kritika kritikatzeagatik. EHBilduk egin balu denok ixilik.

  2. Kritika kritikatzearren jokaera hori, ez da bat ere zentzuzkoa. Autobusek eta kamioitzarrek biribilgunea zapaldu beharko dute, bai, egia da; Baina guruzbidea lehen baino dexente hobeto dagoela ere onartu beharra dago. Eta baieztapen honek ez nau jeltzalea bilakatzen, errepidearen erabiltzailea baizik.

  3. JO! kritikek nola erretxinarazten dizuete, txapuza ederra da, eta kitto, zorionez ez dute jarri politikari baten estatua jarri, kar,kar,kar.
    Beste herri batzuetan egiten dutena bakarrik ondo egiten dutena nirea egiten dut, adibidez atez atekoa, ez erraustegia.
    EH Bilduk egingo balu, zuek hitz egingo zenukete, ala ez? ziur nago Antzuolan eta Bergaran biribilguneak egin zituztenean zuek ez zineteela mutu geratu, beraz, mondrautar, Kepa kamamila bat hartu.
    Esaten dudanak ez nau herritar ezkor bat bihurtzen.
    Bide batez esanda, nire izena aurrean daramat, esaten dudana, eta nork esaten duena jakin dadin.

  4. Halako desastrerik egin beharrean,abiadura murriztatzailedun lau semaforo jarrita nahikoa izango zen,nik sekula ez dut arazorik izan bidegurutze hortan,behin ala behin zein pasatuko den duda baina beste munduko ezer.”Batxe”hori arrisku bat da ibilgailu handientzako,batez ere neguan.Zapaltzailea izatea bazen helburu bazeuden beste modu asko,peajeetara iritsi baino lehen lurrean egoten diren abiadura murriztatzaileak ta “rotonda”txuriz margotuta gabetan argia egiten dutenak,1000aldiz hobeto geldituko zen.Ta berdin zait ideia Bildu,Pnv Edo podemosena izan den.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen