Osasungintzako langileek eta herritar ugarik bilkura egin dute Debagoieneko ospitalearen aurrean

0
784

Elkarretaratze honekin osasun arloko langileek salatu nahi izan dute “azken urteetako murrizketek osasun publikoaren ahultze kezkagarria eragin dutela”.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, osasungintzako langileek eta herritar ugari Debagoieneko ospitalearen aurrean  bilkura egin dute “azken urteetako murrizketek osasun publikoaren ahultze kezkagarria eragin dutela salatzeko, eta hori agerian geratu da egungo osasun krisian” salatzeko. Gaurkoan pentsionistek bat egin dute sanitarioekin bilkuran.

Mobilizazio hauekin honako aldarrikapenak egin nahi dituzte:

 “- Osasun publikorako aurrekontuak, EBko batez bestekoaren parekoak izatea; EBtik, %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea.

– Plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan sartuta.

– Behin-behineko langileak sendotzea: plantilla egonkortzea eta profesionalek ihes egitea saihestea.

– Murrizketa guztiak itzultzea: erosteko ahalmena, Itzarri, garapen profesionala, erretiro aurreratuaren primak eta akordio arautzaile berriaren negoziazioa.

– Pribatizatutako zerbitzuak itzultzea, enpleguari eutsiz.

– Langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak. “

Mobilizazioak urriaren 3an amaituko dira, Bilboko Jesusen Bihotzean eguerdiko 12:00etan egingo den manifestazioarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen