Erdialdeko Gaztelekuak zerbitzua berriro eman ahalko du. 12-17 urte arteko gazteentzako zerbitzu honek eraikinaren beheko solairuko zati bat eta beste solairuak baliatuko ditu. Beheko solairuko beste zatia Debagoieneko ESIak baliatuko du.
Tren geltokia ohia hutsik egon da iazko urritik, hau da, Lanbidek bere egoitza lekualdatu zuenetik.
Erdialdeko eraikin historiko honen ardura Udalak dauka, eta bertan jarduerak garatzeko eskaerak jaso ditu.
Osakidetzak, esaterako, proposamen ofizial bat egin zion eraikineko “leku bat aldi baterako lagatzeko”.
Balizko hitzarmena sinatzeko eskaera hau, Udal-gobernuak otsailaren 24an aztertu zuen. Bilera berean mahai gainean izan zuen ere Nafarroa etorbideko 12. zenbakiko eraikin hau gasez hornitzea.
Bi aldeak akordio batera iritsi dira, eta ondorioz eraikineko beheko solairuaren zati bat osasun-zerbitzuak erabili ahalko du.

Eraikinaren beste zatia Erdialdeko Gaztelekuak baliatuko du. Izan ere, Pablo Urangako Gaztegunea itxi zenetik zerbitzu hau ez da Erdialdean eskaini.
Auzoetako gazteguneek zerbitzu hori txandaka eman behar izan dute, eta tren geltoki ohiaren zerbitzua hutsune hori betetzera dator.
Beraz, Txatxilipurdi elkarteak kudeatuta, 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek eraikinaren zati bat erabili ahalko dute.
Eraikina atontzeko, azken egunetan margolariek, elektrikariek eta bestelako zenbait langilek jardun dute bertan.





Eusko jaurlaritzak Txaetako bajuetan dauzkan lokal guztiekin herriko eraikinak (elma, tren geltokia) eman behar zazkio?