Pertsona Nagusien Astearen barruan jarraitzen dute ekitaldiek, eta gaur goizean Bastida Akademiaren Sartei ostalaritza-eskolan ‘Osasungarri jateko’ tailerra egin dute, Andrea Larrea eta Nahia Zeziaga nutrizionistekin.
Tailerrak ordubeteko iraupena izan du arrakasta handiarekin. Asko izan dira pintxoak egitera hurbildu direnak. Ondoren, pintxo-pote bat ospatu da bertan prestaturiko jakiak dastatzeko.