Osasuna txapelduna izan da ‘Txelis’ Oroimenezkoan, Mondrak antolatuta

0
2131

Ehunka mutikok futbolean jokatu dute Mojategin, klub-zurimoreko lagun askok antolakuntzan arituz. Bigarren eta hirugarren postuak Errealak eta Eibarrek lortu dituzte, hurrenez hurren. Mondrak 2. fasera sailkatzea lortu du.

Jose Luis Ibarguen ‘Txelis’, talde zuri-moreko jokalari izateaz gain, zuzendaritzako kide, laguntzaile eta harrobiko entrenatzaile aritu zen.

Bere omenez, klub honek urtero txapelketa antolatzen du, eta aurten ere hamazortzigarren aldiz hala egin du.

Horrela, Infantil Txiki kategoriako mutikoek Mojategin jokatu zuten herengun eta atzo Mojategin. Aurten ondoko taldeek parte hartu dute Mondrarekin batera:

  • Osasuna
  • Erreala
  • Eibar
  • Bergara
  • Betoño
  • Tolosa
  • UDA
  • Amorebieta
  • Santutxu
  • Martutene
  • Vasconia
  • Ermua
  • Lagun Onak
  • Beasain
  • Galdakao

Txapelketa posible egiteko, Mondrako jokalari, entrenatzaile, Zuzendaritzako kide eta bestelako kide askok lan egin zuten.

Talde zuri-moreak bigarren fasera sailkatzea lortu zuen, baina tamalez ez zuen finalerdietara igarotzerik izan. Hala ere, lan ona egin zuen gure ekipoak.

Finalerdietara Lagun Onak, Iruñeko taldea, Donostiako eta Eibarkoa sailkatu ziren. Partidu guztiak jokatu ostean, ondorengoak izan ziren sarituak:

Lehen saria, Osasuna:

Bigarren saria, Erreala:

Hirugarren saria, Eibar:

Atezain onenaren saria, Errealeko Camille:

Jokalari onenaren saria, Osasunako Mario Ibañez:

Aipatu behar da ere sariak banatzen ‘Txelis’en semeak eta Zuzendaritzako Sonia Sagasta, Mikel Aldekoa eta Fertxu Rodriguez aritu zirela.

Zorionak antolatzaile, parte-hartzaile eta saritu guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen