Osasun Sailak dio “bermatzen” duela medikudun anbulantzia medikalizatua

0
262

Argudiatzen duenez, Arrasate eta Debagoiena osoa “babesten du Elgoibarko anbulantzia medikalizatuak”. Jakinarazi duenez, Debagoieneko anbulantzia medikalizatua da “Larrialdia-Osakidetza SVAm sarean jarduera gutxien duena”.

Argazkia: MB artxiboa.

Prentsa-ohar batean, Jaurlaritzako Osasun Saileko Zuzendaritzak gaur adierazi du eskualde osoaren “arreta sanitarioa estaldura izan duela”.

Jakinarazi duenez “mediku gabeko arretarik ematea ez da beharrezkoa izan”, mediku barik aritzea “beharrezkoa” izan denean.

Aipatu behar da Elgoibar Arrasatetik 23 minutura dagoela, 27’6 kilometrora, eta Elgoibar Aramaiotik esaterako 32 minutura eta 37’9 kilometrora. Larrialdietarako denbora eta distantzia gehiegi?

Sagarduiren sailak jakitera eman duenez, abuztuaren 1etik 29ra, Arrasate eta eskualdeko anbulantzia medikuak gaueko txandan, “gau bakoitzeko” batez bestekoa 0’5 “abisu” dela.

Osakidetzako Zuzendaritzak argi utzi du Debagoieneko anbulantzia medikalizatua dela “Larrialdia-Osakidetza SVAm sarean jarduera gutxien duena”.

Honen harira, murrizketak salatu izan dituzte EH Bilduk eta ESK sindikatuak, eta murrizketak “normalizatzearen arriskuaz” ohartarazi dute.

Erlazionatutako albistea:
Anbulantzia ‘medikalizatua’ berriro mediku barik aritzea salatu dute ESK eta EHBilduk
2023ko abuztuaren 29an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen