Osasun Saila Covid-19ren beste foku bat ikertzen dabil Arrasaten

0
2923

Arrasaten astelehenean detektatutako 2 positiboak lurraldean diagnostikatutako beste 4 kasurekin lotuta egon daitezke, horietako 3 Irunen eta 1 Errenterian.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez, Covid-19ak Gipuzkoan eragindako kutsatze gune berri bat ikertzen ari da. Nekane Murgak zuzentzen duen sailaren arabera, Arrasaten astelehenean detektatutako 2 positibo lurraldean diagnostikatutako beste 4 kasurekin lotuta egon daitezke, horietako 3 Irunen eta 1 Errenterian. Foku hori familia eremuan egongo litzateke.

Bigarren foku aktiboa izango litzateke Gipuzkoan, Urola Kostan atzemandakoaren ostean. Nekane Murga Osasun sailburuak gaur baieztatuko du Arrasate, Irun eta Errenteriaren arteko lotura.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen