Osasun publikoaren aldeko bilkura egin dute gaur

0
502

SATSE-ELA-LAB-CCOO-UGT-ESK-k deituta elkarretaratzea egin da osasun publikoaren alde Debagoienako ospitalearen aurrean eguerdiko 12:00etan.

Sindikatuek azaldu duten bezala “pandemia aitzakia ezin hobea bihurtu da murrizketa, prekarizazio, inbertsio falta, pribatizazio eta osasun publikoaren desegite politikekin aurrera jarraitzeko. Kolapso egoera eta osasun arreta jasotzeko zailtasunak agerikoak dira herritarron artean.”

Bestalde, “Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbiderik ezaren aurrean”, otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Gainera, otsailaren 26an, manifestazioak deitu dituzte hiru hiriburuetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen