‘Osasun Publikoa norantza doa’ hitzaldia izango da asteazkenean

1
490

Osakidetzako OPEaren iruzurra salatu zuten bi langilek (Marta Macho eta Roberto Sanchezek) emango dute hitzaldia, Kulturaten. Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta.

Goiko irudia: EH Bildu artxibokoa / Kartela: ANK.

Pertsona Nagusien Arrasateko Astean gaude, eta plataforma arrasatearrak hitzaldi jakingarri bat antolatu du asteazken honetarako, irailak 28.

Bi hizlariek Debagoieneko Ospitalean lan-esperientzia dutenak, OPEaren iruzurra salatu zuten euren lankide batekin batera. Hitzaldia arratsaldeko 17:30ean izango da, Kulturaten.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen