“Osasun Mentaleko ospitale publikorik ez dago Gipuzkoan”

0
1356

Aita Menni Arrasaten 611 langilek dihardutela eman du jakitera ELAk, eta ohartarazi du EAEn “Gipuzkoa dela Osasun Mentaleko osasun publikorik ez duen bakarra”.

“Osasun metala negozio bihurtu da”, salatu berri du ELAk. Bere txostenak ezagutzera eman du EAEn “Gipuzkoa dela erdi eta epe luzerako egonaldietarako ospitale publikorik ez duen bakarra”.

Gainera, ohartarazi duenez “azken hamarkadan Osakidetzak %10 gutxitu du bideratutako inbertsioa. Ondorioz profesional eta baliabide falta nabaria da”.

Herrialde honetan pribatizatutako zerbitzuek ondorengoak dira:

  • Aita Menni Arrasate: 611 langile, erdi eta epe luzeko egonaldiak, jabetza: Hermanas hospitalarias del Sagrado Corazón.
  • San Juan de Dios Arrasate: 184 langile, epe luzeko egonaldiak, jabetza: San Juan de Dios.
  • San Juan de Dios Donostia: 95 langile, epe erdiko egonaldiak, jabetza: San Juan de Dios.
  • Domus VI-Usurbil: 65 langile, epe erdiko egonaldiak, jabetza: ICG Europe Found, Limited Partnership inbertsio funtsa.

Arrasateko Aita Mennin pandemiak lan-baldintzak “are okertu ditu”, eta langile ugarik 31. greba eguna egin dute. Arrasaten manifestatu dira, eta besteak beste, ondoko goiburuak zabaldu dituzte:

  • Osasunarekin negoziorik ez!
  • Hemen gaude, hitzarmenaren alde!
  • ¡Diputación, solución!
  • Aita Menniko langileak borrokan!
  • Jo ta ke, irabazi arte!

Gipuzkoako kinkari aurre egiteko, ELAk beharrezko ikusten ditu Aldundiak eta Osasun Mentaleko zerbitzuak kudeatzen dituzten beste instituzioek:

“Osasun Mentaleko sarea indartu eta aurrekontuak areagotu ditzatela”, “pribatizatutako ospitaleak publifika ditzatela” eta “Aita Menniko langileen lan-baldintzak Osakidetzakoen homologazio batera bultza ditzatela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen