Osasun mentalaren erronka eta elkarlan aukerak partekatzeko bilera San Juan de Dios eta Arrasateko EH Bilduren artean

0
695

Testua eta argazkia: EH Bildu.

Gaur, apirilak 25, Maider Morras eta Kepa Urteaga, Arrasateko EH Bildu ordezkatuz, San Juan de Dios ospitalean izan dira, bertako profesionalekin Arrasaten osasun mentalaren eta drogomenpekotasunaren inguruan dauzkagun erronkak identikatu eta partekatzeko bisita eta bilera eginez.

Bisita honetan, San Juan de Dioseko gazte eta nerabeentzako zerbitzu berriak eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, eta era berean, EH Bilduk erronka hauen inguruan dituen ikuspegia eta programan jasotzen dituen proposamen zehatzak ere partekatu dituzte. Horietako batzuk, EH Bilduk Udal Gobernuari azken 2 urteotan proposatu dizkio Arrasateko bizi-baldintzak hobetzeko asmoz, baina tamalez erantzuna negatiboa izan da beB.

Bilera oso positiboa izan da, ikuspegiak trukatu, eta batez ere elkarlanak, Arrasaten osasun mentalaren esparruan dauden erronkei aurre egiteko aukerak badaudela ikusteko.

Zentzu horretan, Arrasateko EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkio San Juan de Dioseko zuzendaritzari, gonbidatu eta ikuspegi eta proposamenak trukatzeko aukera emateagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen