“Osasun maskarak eta eskularruak ez bota ehunkien edukiontzietara”

0
544

Mankomunitateak herritar guztiei gogorarazi nahi die maskarila, eskularru edota antzerako osasun-hondakinak errefusaren edukiontzi grisera soilik bota daitezkeela eta ez beste inora.

Testua: Mankomunitatea.

Debagoieneko Mankomunitateak azken egunetan ehunki eta objektu berrerabilgarrien edukiontzietan oker botatako hainbat osasun maskarila eta eskularru atzeman ditu, edukiontzi hauetako gainontzeko material guztia kutsatzeko arriskua sortuaz. Mankomunitateak herritar guztiei gogorarazi nahi die maskarila, eskularru edota antzerako osasun-hondakinak errefusaren edukiontzi grisera soilik bota daitezkeela eta ez beste inora. Mila esker

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen