Garbitasun- eta segurtasun-neurriak kontuan hartuta, astelehenean bilkura egitera dei egiten du Arrasateko Pentsionisten Plataformak.
Argazkia: Plataformatik.
Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da Herriko plazan, eta segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartu beharko dira.
Bilkurak aldarrikatuko ditu pentsioen igoera Barne Produktu Gordinaren araberakoa izatea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak, eta behar bezalako osasun eta egoitza publikoak bermaturik izatea, besteak beste.