“Muturreko egoeran diren” presoen egoera salatuz berrekin diete enkarteladei

0
1016

Buruko isuria izandako Julen Atxurraren askatasuna aldarrikatu dute, baita gose greba egiten ari den Patxi Ruizena ere, oro har “preso eta iheslari politikoen etxeratzea” aldarrikatuz.

Argazkiak: Antolatzaileak.

Alarma leuntzearekin batera, astearteetako enkarteladei berrekin diete presoen senide eta lagunek, “preso eta iheslari politikoen etxeratzearen alde”.

Atzo arratsaldean bereziki gogoan izan zituzten buruko isuria izandako Julen Atxurra, baita gose greba egitean ari den Patxi Ruiz ere, “espetxe politika kriminalaren ondorioz muturreko egoera pairatzen ari direnak”.

Enkarteladak arrasatearrei bertan parte hartzera dei egiten die. Enkarteladak 20:00etan izango dira ekainaren 16ra arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen