Osakidetzaren “mespretxu eta kudeaketa” salatuko dira asteartean

7
812

Osasun Publikoko sindikatuek deituta, bilkurak gaitzetsiko du “plantillari tratu txarrak” eragitea. Datorren asteartean Ospitale parean.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek dei egiten dute bilkuran parte hartzera.

Osakidetzaren Zuzendaritzaren “mespretxu eta kudeaketaz kokoteraino” daudela adieraziko dute.

Zehazki gaitzetsiko dira “EPE prozesuetako atzerapenak, aldi bereko OPEak, kontratazio iruzurra, aldebakartasuna eta inposizioa, ratiorik eza, gardentasun falta, pribatizazioaren sustapena, kontratazio zerrenden kudeaketa negargarria, mugikortasun prozesu guztien atzerapena”.

Arrasaten ere bilkurak datorren asteartean (otsailak 21) izango dira: goizeko 8.15ean Ospitale parean eta eguerdiko 13.00etan Anbulatorio parean.

7 IRUZKIN

  1. Argazkian pentsiodunen manifetako berdinak diren horrenbeste politiko eta sindikalista, eta hain osasun langile gutxi ikusteak zer pentsa ematen dit.

    • Bueno Olentzero zure partiduak ez bazauen holako gestio txapuzerua in Osakidetzan, igual hainbeste mesprexatzen ditxuzun sindikalistak ez zauien ingo manifestaziñorik.

    • Kolektibo horri, orokorrean, gehiago eragiten diolako izan daiteke?Beharbada injustizien aurrean aurpegia gehien ematen dutenak direlako eta besteoi gure miseriak agerian utzi?Osakidetzan gertatzen ari dena defenditzen zaila herritarrei begirako zerbitzu garrantzitsu bat denean. Baina betiko egongo dira beraien zilborretik mundua ikusten dutenak, gertuan zerbait larria tokatu arte. Orduan bai, dirua Edo hemen ezaguna den asegurua badaukazu soluzioa erraza da, baina gainontzekoentzat?Gainontzekoentzat beste aldera begiratzen duten politikari efikaz eta profesionalak. I am basque!!!!

  2. Behingoz argi hitz egin dezatela. Manifak egitea ondo, baina ez dute adierazten internoki erabiltzaileekiko egin behar izaten dituzten barrabaskeriak. Lan gutxiago egiteko espekulazioarekin ari dira eta azkenean osasuna pikutara eta haiek ere lanik gabe. Gero erabiltzaileok joango gera mediku eta erizainei kollejak ematera. Eztie konturetan partaide izaten ari direla osasun sistemaren desmantelazioan. Telediagnostikoa, inork telefonua hartzen eztauela sikiera … gezurrak. Guztixak ordainduko dituzte batera etorkizunian. Bada ordua espabiletako

    • Langileen profesionaltasuna titular horiekin zalantzan jartzeak hauspoa besterik ez diete ematen erabaki anti-herritarrak hartzen dituzten politikariei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen