Osakidetzan jazarpenik ez [Testua: Debagoieneko Alternatiba]

1
453

Debagoieneko Alternatibak bat egiten du astelehenean ospitale aurrean egingo den elkarretaratzearekin eta aldarrikapenekin.

Osasun publikoaren defentsa ez da bakarrik zerbitzu ona eta kalitatezkoa eskaintzea herritarrei; horrekin batera ezinbestekoa da bertan lan egiten duten profesionalak zaintzea eta euren jardun profesionalerako beharreko baldintza humanoenak eskaini. Onartezina da izandako jazarpenagatik ezinbestekoak diren espezialistak, ordezkatzeko zaila direnak, euren lana uztea. Horrelako gertaerek osasun publikoaren kaltetan dira; izan ere, herritarrei oinarrizkoa den zerbitzuaren kalitatea gutxitzen da, eta, era berean, langile baliagarriak galdu.

Zerbitzu publikoak ezin dira langileekiko jazarpena eta lan-tratu txarrak burutzen dituzten buruen menpe egon. Ospitale bateko plantillen kudeaketa ezin da egon eskubideak aldarrikatzen dituzten eta Osakidetzaren trapu zikinak ateratzen dituzten langileekiko“mendekuen” menpe.

Debagoienak kalitatezko osasun zerbitzuak behar ditu, langileekiko inongo jazarpenik gabe. Kalitatezko Osasun Publikoaren defentsan nahikoa dela esateko ordua da.

Iruzkin 1

  1. Non daude euren buruari kudeatzaile onenak deitzen dioten horiek? nik ez ditut ikusten, eragiten dutena, hori bai, ikusten dut.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen