Anbulantziak greba egitekoak dira urriaren 9, 10 eta 11n

0
415

Arrasateko Ospitalean ere eragina izan dezake, eta 6 sindikatuk dei egiten dute.

Argazkia: MB artxiboa.

Greba deialdia Euskal Autonomia Erkidego mailakoa da, eta Arrasateko eskualde-ospitalean ere eragina izan dezake.

Anbulantzietako langileek salatu dute “lan-hitzarmena 2021etik iraungita dagoela, azken urte eta erdian gutxienez 25 bilera egin dira, eta enpresek jarraitzen dute negoziaketak blokeatzen”.

ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitzen dute mobilizatzera. Soldatetan hobekuntzak eta Osakidetzako garraioko baldintzekin berdintzea aldarrikatzen dituzte.

Halaber, eskatzen dute Eusko Jaurlaritzak arazoa konpontzeko parte har dezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen