Osakidetzak Covid-19rekin kutsatuta egon diren emaileak eskatu ditu

0
1801

Osakidetzak deialdi bat zabaldu du aste honetan Covid-19rekin gaixorik egon diren emaileen bila. Ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez, “gaixotasuna gainditu duen pertsona baten plasma funtsezkoa izan daiteke sendabide baten garapenean”. Nahiz eta, beraiek dioten bezala, hori oraindik ez dagoen guztiz frogatuta, Osakidetzak 945007878 edo 945007736 zenbakien bidez harremanetan jartzeko eskatu die interesa duten pertsonei.

Bestalde, apirilaren 30ean eta maiatzaren 5ean odola emateko aukera izango da Laubide plazan 16: 30etik 20: 00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen