Osakidetza: herritarren %4k sufritu du koronabirusa Euskal Autonomia Erkidegoan

0
456

Osakidetzak testak egiten ari zaizkio, besteak beste, COVID-19arekin lotura izandako langileei.

Argazkia: Gaceta Medica.

Osakidetzak iragarri duenez, gauza bera egingo die esparru gehiagoko langileei datozen egunetan: gizarte laguntzako langileei, garraio publikokoei, odontologia arlokoei eta adingabeen zentroetako langileei.

Osakidetzak gaur azaldu duenez, orain arte 150.000 test inguru egin dizkie osasun eremuko eta arlo soziosanitarioko langileen artean, eta %4 inguruk eman dute positibo test serologikoan.

Proba horrek jakitera ematen du pertsona horrek antigorputzak dituen edo ez. Beraz, birusa igaro izanaren zantzua ematen du.

Portzentaje hori bat dator espainiar Gobernuaren seroprebalentzia azterketarekin: haren arabera, Hego Euskal Herrian biztanleen %4 inguru kutsatu dira birusarekin orain arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen