Osa + Mugika eta Lasala dantza taldeek euren azken ikuskizunak ekarriko dituzte Arrasatera

    0
    949

    Udazabal programaren barruan, Zaldibarko frontoian arituko dira, bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

    Argazkiak eta bideoak: Osa + Mugika, Lasala.


    Bihar, uztailaren 17an, ostirala,  Zaldibarko frontoian, Osa + Mugika eta Lasala taldeek bi dantza ikuskizun eskainiko dituzte Udazabal programaren barruan.


    Osa + Mugika dantzaren eta eszenografiaren mundua lotzen dituen Jaiotz Osak eta Xabier Mujikak osatzen duten  taldea da. Batasun honen helburua istorio bisual zirraragarriak kontatzea da, bere buruan sortzen diren ideiak mugimenduarekin eta ikus-entzunezkoekin islatuz. Zaldibarko ikusleek ‘Expectations will not kill you’ ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute.


    Osa + Mugika taldekidearekin batera Lasala taldea ere arituko da. Dantza garaikideko konpainia Judith Argomanizek zuzentzen du, eta dantza eta argazkilaritza arloko artistek osatzen dute. Konpainiak hizkuntza fisikoa eta gaur egungo estetika sortzeko etengabeko ikerketa du ardatz, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatu nahian. Bihar ‘Fight’ lana taularatuko dute Zaldibarko frontoian.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen