Oroitzapen Egunean mendian hildako mendizaleak oroitu dira [Testua: Eli Alzola]

0
746

Iraileko hirugarren igandero bezala, Besaideko gailurrak ehunka mendizale erakarri ditu hildako mendizaleak gogoratzeko. Aurten, Aramaioko ORIXOL Mendizale Elkarteak hurrengo egitarauaren ondorengo eguna antolatu du.

Goizeko 10:30ean, txalapartaren soinuarekin ongietorria bertaratutakoei izanda; 11:30ean, hildako mendizaleen oroimenez ekitaldi zibila eta federazioko lehendakariaren hitzartzea izanda; Tribunan, egon dira euskal federazioetako lehendakariak MARTIN (Nafarrokoa) JOSE-FELIX (Bizkaikoa), KOLDO (Gipuzkoatik) JOSERRA (Arabakoa) eta ZIGOR euskal federazioko.

ZIGORren agurraren ostean, MARTINek hitz egin du, baina megafoniako arazo tekniko batek ekitaldia goiz amaitzea eragin du. 12:00etan dantzari eta txistulariak; ondoren, Aramaioko ALAIA abesbatza taldearekin emanaldia izanda. Ekitaldi guztiak, naiz mendizaleak lehen monumentu zaharrean elkartu arren (beti bezala), monumentu berrian egin dira (behean) 1991 urtean egindakoa.

Goiz guztian “txoznan” beheko monumentoaren ondoan egon da, eta pintxoak, ogitartekoak eta edariak eskaini zizkie izan zen bertaratutakoei.  Eguraldi ederra izan dute gaur Besaide Oroitzapen eguna ospatzeko, eta herritar ugari izandi dira (300 +/-) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen dituen lekura. Ekitaldia, Aramaioko ORIXOL Mendi Taldeak antolatu du Euskadiko Mendi Federazioarekin batera eta datorren urtean Arrasateko BESAIDE Elkartea izango da arduraduna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen