Oroimen Egunak mendian hildako zaleak gogoratuko ditu igandean

0
1749

Artxiboko argazkia: Iraitz Etxaburu / Kartela: Erdella Mendizale taldea.

Aurten Elorrioko mendi-taldeari egokitu zaio egitaraua prestatzea, eta honako hau da:

  • 08:30ean Elorrioko plazatik abiatuta igoera Memaiatik
  • 11:00etan txistulariak eta txalapartariak
  • 11:30ean oroimen ekitaldi zibila
  • MEKBF eta EMF-ko lehendakariaren hitzak
  • Dantzariak eta txistulariak

Txosna zabalik egongo da janariak eta edariak eskainiz.

Euskal Mendizale Federazioak adierazi du “Oroimen Eguna ateak zabalik dituen hitzordu kolektiboa dela, oroimenean parte hartu nahi duen edonorentzat. Omenaldiaz harago, Besaide gaur egun ere euskal mendizaletasunaren ikur bizia da, natura eta oroimena batzen diren lekua”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen