Mendian hildako pertsonak gogoan izan ditu Oroimen Egunak

0
1345

Ekitaldian, EAEko federazioko lehendakariaz gain, Nafarroakoak ere parte hartu du, eta bi federazioek bat egiteko saiakerak azaldu dira.

Beheko testua, lehen argazkia eta azkena: Eli Alzola (Besaide) / Lehen bideoa eta bigarren argazkia: Iraitz Etxaburu (Besaide) / Beste bideo eta argazkiak: MB.

Beste urtebetez, mendian bizia galdua duten mendizaleak gogoratu dituzte Besaide egunean. Iraileko hirugarren igandero legez, iragan hori gogoratu dute Besaiden, oroimen egunean, Elorrioko Erdella mendi elkarteak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatuta.

Goizeko 11:00 pasata, Oroimen Eguneko ekitaldiak hasi dira, txistuaren doinuei ongietorria eginez. Ondoren, Erdella klubeko arduradunek, eskerrak eman dizkiete bertaratutakoei, eta barkamena eskatu dute ekitaldiaren hasierako atzerapenagatik.

Jarraian, irakurgai batzuk bertso moduan irakurri dira (euskaraz eta gaztelaniaz), adierazitako egunari eta Besaideko monumentuak adierazten duenari erreferentzia eginez. Ondoren, lore sorta eta aurreskua eskainiz, Euskal Mendi Federazioko presidenteak (ZIGOR jauna) eta Nafarroako federazioko presidenteak (MARTIN jauna) hitzartzeak egin dituzte.

Ekintza honen ostean, jai giroa txistuaren doinuarekin beheko monumentuan, Elorrioko BESAIDE elkarteko txikitxus taldearen euskal dantzen erakusketa, txosnaren inguruan, pintxo eta edariarekin gozatzen. Honen ostean, dantzek jarraitu dute Patxi Montero arrasatearraren jarraitzaileen eskutik.

Denborak lagundu du (bikaina) eta partaide ugaria izan dira, adin guztietako jendeak parte hartu du ekintzetan.
Antolatzaileek gogoratu dute 1955az geroztik jai hau ez dela eten, “HORRELA JARRAITU BEHAR DUGU”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen