Orlegiak ezeztatu egin ditu maskara gardenei buruz argitaratutako informazioak

1
1600

Testua: Orlegia.

Orlegitik bi hedabidetan (Telecinco eta EITB) 2020-12-29an markara gardenei buruz argitaratutako adierazpenak ezeztatu nahi ditugu.

Programa horietan esaten da maskara gardenak ez direla baliozkoak eta ez dutela babesten. Bereizketarik egin gabe. ORLEGIA eta arnasgarritasun handiko eta zeharrargitasunezko poliamida-ehunaren fabrikatzaileak behartuta gaude informazioa gezurtatzera, eta zuzenketa edo argibide bat eskatzera; izan ere, produktu baten propietate generikoak orokortu dituzte fabrikatzaile bakar baten analisiaren bidez, gainerakoak gutxietsiz eta herritarrak existitzen ez diren arriskuez ohartaraziz.

2020ko abenduaren 29an, telebistan ikusi ahal izan zen, bai Telecinco albistegietan, bai EITBn egindako erreportaje batean, kategorikoki baieztatzen dutenez, maskara higieniko garden guztiak ez dira baliozkoak eta ez dute babesten. Jatorria @CENTINEL5051 izeneko twittero batean dago. Kimikaria dela dio, maskara garden bat eskuratzen duela eta etxean saiakuntzak eta probak egiten dituela.

Argitu beharra dago blog formako bere bideoan aztertzen duen maskara: (1) Centinel Twitterren: “Eta hau da gertatzen dena gehitzen zaionean. https://t.co/6ReZEDZXMt”/Twitter; ez da gurea.

Aklarazioa: ez dira gure maskarak, ezta gure ehunarekin egindako maskarak ere. Beste hornitzaile batena da. Twittero honek lan neketsu bat egiten du, zati batzuk alderatzen dituelarik eta beste batzuk ez, zeinek oinarri zientifikoak dituzten, beste aldaketa batzuek ez dituzte batere. Alde onak eta txarrak aztertzean, kontrakoak baino ez daude.

Informazio gehiago: Orlegia.com

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen