Orixol Garraioak enpresako langilea hil dela salatu du LABek

0
1005

Pertsona honek, 25 urte zituela, lan-istripua izan zuen Eskoriatzako Ederlanen martxoaren 13an. Sindikatuak salatu du 18 langile hil direla dagoeneko 2024 urtean.

Artxiboko framea: Herritar bat.

Arrasateko Orixol Garraioak enpresako (TKV taldeko) langileak zauri larriak sufritu zituen, eta oso larri eraman zuten anbulantzietako langileek Ospitalera.

LABek atzo jakitera eman zuen lagun hau hil dela eta gaitzetsi du garraioen sektoreak “istripu larri eta hilgarrien intzidentzia oso altua pairatzen” ari dela.

“Istripu traumatikoez gain, arazo kardiobaskularrak modu nabarmenagoan pairatzen dituzte”. Beste arrisku bat da “karga eta deskarga prozeduretan gertatzen diren istripuak”.

Zenbait sindikatuk mobilizazioak deituko dituzte lan-istripu hilgarri hau salatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen