“Organismoari buruzko interpretazio askok ez dute zientzia oinarri”

0
566

Arturo Goicoechea mediku ohi arrasatearrak hitzaldia eman berri du, eta salatu du herritarra “bideratuta dagoela merkatuko interesetara lotutako informaziora”.

Goienagusik antolatuta, Arturo Goicoechea Uriarte mediku ohiak hitzaldia eman du Kulturateko areto nagusian.

Aretoa ikus-entzulez bete da ‘Zientzia, kultura eta minaren merkatua’ hitzaldia jarraitzeko.

Laburbilduta, mediku arrasatearrak adierazi du “organismoan gertatzen dena interpretatzeko era ezberdinak daudela”.

Hala ere, “barneratu digute era batera interpretatzera, eta horretara ohitu gaituzte. Interpretazio hori askotan merkatuko interesekin lotura dauka, eta ez zientziarerekin”.

Ondorioz, Arturok interpretatzeko beste era batzuk plazaratu ditu hitzaldian, “batez ere interpretazio zientifikoa, eta beraz gehienbat Biologiaz aritu naiz”.

Heritarrei oro har aholkatzen die “informazio zuzena bila dezala, nahiz eta prozesu hori beti zaila den, zeren eta informazio interesatuak publizitate gehiago izaten baitu”.

Horregatik “informazio hori jaso baina konponbiderik izan ez duten pertsonak azkenean gugana datoz. Guk ‘naufragoak’ bezala definitzen ditugu, desesperatuta etortzen dira”.

“Informazio zuzena blogetan kontsultagai daude, bai ingelesez (Zeelanda Berrikoa, Australiakoa eta Kanadakoa) baita guk argitaratzen ditugunak ere”.

Hortaz gainera, “online ikastaroak antolatzen ditugu, podcast-ak egiten ditugu,… Horiek guztiak publikoak dira eta hori ogibide dute”.

arturogoicoechea.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen