Zientziak natura bere lengoaiarekin interpretatzen duen modu berean, Oreka TXek bere ingurunearen irakurketa egiten du eta txalaparta bidez partekatzen du.
Koklea izeneko lan berri honetan, boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da, non bere estilo propioan sakontzen duten, lengoaia garaikide batetik instrumentu organiko eta naturalak erabiliz. Kontzertua astelehenean arratsaldeko 19.00etan hasiko da eta sarrerak 10 euroko prezioa izango dute.