Indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren babesean eta indarrean dauden ordenantza fiskalak aztertuta, zenbait aldaketa onartu dituzte ordenantza fiskaletan gaur udaletxean ospatu den osoko bilkuran. Aldaketak PSE eta EAJ-ren aldeko botoekin onartu dira.
- Aldeko botoak: 12
- Abstentzioa: 7
- Aurkako botoa: 1
Besteak beste honako aldaketak ezarri dituzte:
-Zerga, Tasa eta Prezio Publikoen tarifetan eta karga tasetan igoerarik ez aplikatzea eta Tasa batzuen tarifak jaistea.
-Covid-19 osasun-pandemiaren ondorioz onetsitako hobariak indargabetzea.
-Zerga eta tasetan dauden hobari batzuk aldatzea.
-Idazkera aldaketa batzuk zerga eta tasen kudeaketa hobetzeko eta ulergarriagoa izateko.
Albistea osatzen gabiltza