Udal-gobernuak iragarri zuen autoen Errebuelta eta Garro Jenerala inguruko “sartu-irtenak Alfonso VIII-ra joango direla”. Baina ez da hala izan, obrak amaitu berri direnean.
Udal-gobernuak aurtengo apirilean prentsaurreko bat egin zuen San Andres barruko bidegorriaren proiektua azaltzeko.
Bertan iragarri zuenez, bidegorria egin ondoren, autoz Errebuelta eta Garro Jenerala kaleetara sartzeko, sarrera Alfonso VIII etorbidean egongo zen, ez Kurtzetxiki kalean:
“Sartu-irtenak Alfonso VIII-ra joango direla” adierazi zuen alkateak, eta azpimarratu zuen balizko erabaki horren bi arrazoi:
“Sartu-irtenak erosoagoak eta seguruagoak izateko” eta “Bedoñabe ondotik (Bañez Doktorea kalean) trafiko gutxiago zirkulatzeko”.
Gaur egun, bidegorriaren obrak amaituta daudenean, Kurtzetxiki kaletik oraidik kotxez sar daiteke Errebuelta kalera eta Garro Jenerala kalera. Hala ere, aholkatzen da Kurtzetxikitik ordez, Alfonso VIII-tik sartzea.
Horretarako, Udal-gobernuak, apirileko prentsaurrekoan iragarri zuen bezala, kotxez Alfonso VIII-tik zuzenean sar daiteke Errebuelta kalera eta Garro Jenerala kalera. Baita kale horietatik Alfonso VIII-ra irten ere.





zergatik ez da alkatearen prentsaurreko horren argazkirik albistean? dirulaguntzak banatzeko eta sariak emateko bakarrik ateratzen dituzue lehen planoak?