“Oraingoz hobera egin du” ospitalizatutako Iturbideko egoiliarrak

0
400

Erietxean jarraitzen du, baina “oraingoz hobera egin du eta negatibizazioaren zain gaude”, azaldu digu oraintsu Iturbide egoitzako zuzendari Olatz Etxabek.

Ospitaletik itzultzean “badaezpada, eta protokoloak horretara behartzen ez duen arren, koarentenan jarriko dugu kutsatze gehiagorik izan ez dadin”.

Egun Arrasateko egoitza “oso lasai eta garbi dago, eta ez da kutsatze gehiagorik izan”. Aurrera begira “bihar PCR gehiago egingo dizkigute bertako egoiliar eta langileei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen